Mozoilo Irratia: Galdakaoko Mozoilo Irratia irrati aske moduan jaio zen 1979an. Gobernuko agintariek itxiarazi zuten 1981ean eta 1986an berriro ireki zuten. 1988tik aurrera udaletxearen babesean emititzen hasi zen (1995ean udalak aurrekontuaren 100.000 pezetako- 601 euro gutxi gorabehera- diru-laguntza eman zion irratiari) FM-ko 105,7 MHz-etan. Udalak egoitza uzteaz gain dirulaguntza ematen dio urtero irratiari, dena dela finantzabide eskasa da hori eta publizitatetik hartu behar izaten ditu diru sarrerak, Galdakaoko denden eta zerbitzuen iragarkien truke. Programazio gehiena gaztelaniaz emititzen du eta irrati formula musícala zen disko eskainiak izeneko taxuerak ditu oinarri. Langile gehienak boluntarioak dira eta Kazetaritza, Ikusentzunezko eta Publizitateko ikasleek praktikak egiten dituzte bertan.