Arrasate Irratia: EAEn legalizaturik dagoen udal irratietako bat da. Hasieran udalak kudeatzen zuen; gaur egun, berriz, Goiena kooperatibaren gestiopean dagoen arren. Nerea Zubiete eta Patxi Montero izan ziren irrati proiektuaren arduradunak, eta, urteetan eman eta gero, 1991ko errege-dekretua indarrean jarri arte itxaron behar izan zuten, egitasmoa praktikara eramateko. Dena dela, 1994ko azaroaren 11an hasi zen emititzen. Proba-emanaldien garaia gainditu eta gero, 1995eko otsailean abian jarri zen emankizun erregularra. Legeztapena 1997ko abenduan onartu zuen Jaularitzak. Arrasateko informazioa eskaintzea izan dute beti helburu nagusi, hala ere, emisora inguruko bertze herrietara heltzen zenez (Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagan ere entzuten zen) korrespontsalak izan zituzten, herri horietan gertatzen zenaren berri eman ahal izateko. Euskaraz aritzea erabaki zuten hasieratik, eta bertan ekoitziriko irratsaioez gain, Euskadi Irratiarekiko konexioek betetzen zuten gainerako denbora; hala ere, oso argi zuten bertako irratilariek herrian zerbait gertatuz gero, kanpoko emankizuna moztu eta bertako informazioa eskainiko zutela