Esan-Erran irratia: EAEn bezalaxe Nafarroan ere ez da oso nabaria izan udal-irratien presentzia (bakar batzuk egon eta dauden arren eta kasu gehienetan bertako gazteek edo kultura-elkarteek bultzaturiko proiektuei babes legala eman diete udalek, baita laguntza ekonomikoa ere. Hori da Basaburuko Esan-Erran irratiaren kasua. Irrati honek lizentzia lortu zuen 2002ko otsailean.