ETB2- Euskal Telebista 2. katea ETBk duen gaztelerazko kanala da. Euskal Herrian emititzen da. ETB1ekin alderatuz gero, hizkuntzaz gain desberdintasun nabari bat badago: kate honetako programazioan kanpoan ekoiztutako saioen kopurua haundiagoa da. Filmeak, telesailak... erbestetik inportatutako produktu asko daude bertan, kalitate "hobea" lortu nahian edo, bigarren kate honetan. Horrez gain, albistegiak eta dokumentalak ere osatuagoak izan ohi dira batzuetan lehen katean baino, nahiz eta itzulpenak izan. Azkenik aipatu kutsu euskaldun tradizionaletik gutxiago duela kate honek, egungo euskal gizartea isladatzen duten saioak badituen arren.