TVE1- Televisión Española 1º Cadena / " La primera" Espainiar estatuko telebista publikoa da, hots administrazioaren kate ofiziala. TVEren bi kateetako hierarkiari erreparatuz gero, kate nagusia. Audientzia mailari dagokionez, hau altuagoa da lehen kate honetan bigarrenean baino. Izan ere, kate honetako programazioa ere ikuslegoaren gehiengoari bideratuta dago, eduki komertzialagoak (albistegiak, reality showak, telesailak, zinea...) emititzen direlarik bertan, bigarren katean baino.