Autonomikoak Tokian tokiko telebistak dira. Autonomiatan banatutako espainiar estatuaren baitan bost izan dira bilatu ditugun komunikazio taldeak. Hauek guztiek duten medio gisa telebista, kate ugarirekin ia guztiek (denek "telemadrid" salbu). Telebista hauen xedea ikuslegoari hurbilagoko informazioa eskeintzea da, lekuan lekuko gizartearen islada izango dena. Telebista lokalek bestalde funtzio desberdinak izan ditzakete, esaterako, hizkuntza baten berme edota kultura baten euskarria izan daiteke. Emisioa autonomiara mugatu beharrean sarri ondoko autonomi edo lurraldeetara ere zabaltzen da.