"Más que Palabras" "Mas que palabras", Euskadin asteburuetan gehien entzuten den irratsaioa, luzeagoa izango da denboraldi honetan. Kurtso berrian bost ordu iraungo ditu, eta entzuleen nahi eta beharretara egokitutako eskaintza zabala izango du. Solas tarteak, elkarrizketa sakonak eta herritarren iritziak izango dira saioaren mamia. Cocidito Madrileño sailak ere tarte garrantzitsua izango du. Liburu ere bihurtu dute atal hori eta Euskal Autonomia Erkidegoko libururik salduena izan da maiatzetik hona. Tinta Tóxica atalari ere eutsiko diote kurtso honetan. Javier Vizcainok eta Dani Alvarezek sorpresa asko izango direla iragarri dute. Azken hitza, hala ere, entzuleak izango du.