Kirola goreneko puntan Kirola toki gorenera eraman nahi izan du beti Txetxu Urbietak. Horregatik, Euskal Herriko mendi altuenaren izena eman dio bere saioari.Asteburu arratsaldeetako saioa izango da, eta punta-puntako tokia izango dute bertan pilotak eta futbolak. Kirol saioen emaitzak, analisia eta zuzeneko kontakizun bizia eskaintzeaz gain, kirol zalearen kezkak eta iritziak ere jasoko ditu, baita, orohar, zalearen intereseko izan daitezkeen osasun-aholkuak, ekipamendu-gaiak eta kirolprestakuntzarako metodo egokienak.