Egunero eta nonahi Egun bakoitza berezia da, paregabea eta errepikaezina. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioaren lana urteko egun bakoitza harribitxi bihurtzen duten gertakari horiek fokuz argiztatzea, lupaz aztertzea, ertzak limatzea, irratsaio gisa paketetan sartzea eta entzule bakoitza dagoen tokiraino helaraztea izango da. Aktualitatea ardatz nagusi izango duen saio hau Susana Mujikak gidatuko du astegunetan eta Garikoitz Udabek asteburuetan.Txandaka arituko dira biak mikrofono aurrean urteko 365 egunetan goizeko hamarretatik ordu bata arte.