CIES enpresak eman dituen datuen arabera, EITBko hedabideek 1.300.000 ikus- entzule dituzte. Radio Euskadik bere marka hautsi du, eta 245.000 entzulerengana iritsi da. Euskadi Irratiak 74.000 entzule ditu eta Euskadi gazteak 62.000. Telebistari dagokionez, ETB1ek 239.000 ikus- entzule ditu eta ETB2k 695.000. ETBko arduradunen esanetan, iazko datuekin alderatuta hobeak dira 2003koak.