Irratia internet bidez Sareak iraultza suposatu du irrati bidezko emanaldientzat eta sareaz baliatuz soilik emanaldiak burutzen dituzten irratiei ateak ireki dizkie (worldwide Radio, Radiocable, Radiointernet edota Radio.ya) Sarearen bidez lan egiten duten emandegien kopurua oso desorekatua dago, adibidez irrati lokal gutxik egiten dute sistema honetaz baliatuz informazioaren aireratzea eta gehienetan sarean orrialde bat izanez gero bertatik emandegiaren inguruko datu esanguratsuak eskegitzen dituzte baita programazioa, nondik burutzen diren emanaldiak, agenda kulturala, ekintza ezberdinak... Beste kate batzuk ordea sareak dituen abantailetaz jabetu dira eta bere websuita hornitzen diru eta denbora asko inbertitu dute, gainera bertatik aukera ematen zaio entzuleari emanaldia zuzenean entzuteko edota karta-irrati zerbitzua eskaintzen dute. Zerbitzu honen bitartez entzuleari posible zaio berak entzun nahi dituen gaiak entzutea, Nahi duen orduak eta nahi duen ordenean. Askok eta askok Chat zerbitzua ere eskaintzen dute. Internetek eskaintzen dituen abantaila guztiak irratibideari oso baliagarriak zaizkion arren, emandegi askok web orrialdeak eratzeari ekin diote irudi eta prestigio kontuak daudela medio. Ondoren, Interneteko zenbait ziber-irratiguneren helbideak adierazi dira. Irratiguneek izen hori hartzen dute, hastapenean audioan oinarritu zirelako, ondoren Interneterako pausua emanez. Batzuk engoitik ikusentzunezkoen esparruan kokatu dira zibergunean, irudi-artxiboak ere jarriz. Audioaren esparruan sakontzeko ziberguneak eta irratiguneen zerrendak dituztenak ere agertzen dira. Irratiguneak eta audio-baliabidetegiak URL Berriozar Irratia http://www.arrakis.es/-zartako Cadena Cope http://www.cope.es Cadena http://www.cadenaser.es Cadena 100 http://www.cadena100.es Cadena 40 http://www.cadena40.es Capital Radio http://www.capitalfm.co.uk Catalunya Radio http://www.catraradio.es Donostia Irratia http://ccd.herpipo.com/rdonosti/index.htm EITBko estazioak http://www.eitb.com En tu onda http://www.redestb.es/entuonda Equipo A 40 Bilbao, El http://personal.redestb.es/jagoba Flash FM http://www.intercom.es/fashfm FMVitoria-Gasteiz http://members.xoom.com/maspv/fmvitoria.htm France Info http://www.radio-france.fr/chaines/france-info/flash Irratirako Audio Baliabideak http://194.224.2/ponchecaballero/radiotv Mediapolis Radio http://mediapolis.es/radio Onda Cero Radio http://www.ondacero.es Radio Cable http://www.xpress.es/radiocable Radio en Internet http://www.hispacioweb.net/hellradio Radio Exterior de Espaņa http://www.rtv.es/rne/ree/index.htm Radio Nacional de Espaņa http://www.rtve.es/rne edo www.rne.es Radio Rioja http://www.radiorioja.es Radios en Direct sur Internet http://comfm.fr/sites/rdirect/index.php3 Real Audio in Spanish http://www.digigrup.com/realaudio Top Radio Bilbao http://www.topbilbao.com 100 aņos de radio http://www.weblandia.com/radio/inite.htm Etorkizuneko irratia: Apurka-apurka irrati-telebista digitalaren interaktibitatea errealitate bihurtuz joango gara,programen auto-errealizazioa gauzatu arte. Irratian, aditu askok edukien kopia baino ez dute espero, analogikotik digitalera pasatutako edukiak baino ez ikustea alegia. Irrati digitalean bi eredu berri ageri zaizkigu: * Eduki metatuetako irratia: RNEk eta Telefonica-k dituzten informazio-zerbitzuen parekoa da. Erabiltzaileak zinta batean grabatutako azken albisteak entzun ditzake. * Iturriarekiko interaktiboa den irratia: Interaktiboak deitzen diren kazetariek multicat moduan bidaltzen diete informazioa bezero harpidedunei, igorleak feedback egin dezakeelarik. Interneten edukiko duen bilakaera, badirudi irratiguneak erabat multimediatikoak izateko joera nagusitu behar dela, sarearen ahalmen guztia aprobetxatzearren. Edukiei dagokionez, etorkizunean irratiaren tipologia orokorra bst estazio-motaren barruan gera daiteke. Bost irrati-motak honako hauek dira: 1. Irrati musikala: irrati-estazio hauek arrakasta handia lortu dute Estatu Batuetan. Irrati komertzialetan, country formatua da nagusi, entzunena alegia; ondoren, bigarrenik, adinekoen musika garaikidea dago rankingean; eta hirugarrenik, ostera, hizketa/albisteak formatuko estaziok doaz. 2. Info motako irratia: informazioan espezializaturiko irrati-estazioak. Irratia informaziorako bitarteko edo kanal egokia izaten segitu ahal delako. 3. Musi-info motako irratia: bere parrilan musika eta informazioaren eskaintza egite duen estazioa. Telebista lehiakide izan zuenetik, arrakasta eduki duen irrati-formula hau izan zen irratiaren pizgarri eta sustaitzailea, eta etorkizunean ez du ematen erakargarritasuna galduko duenik 4. Irrati generalista: Hizketako irratsaioak dituen irrati-mota honetan informazio-saio onak egiten dira. Aurrekontu handiak eduki ditzaketen estazio hauek, etorkizunean kinka larrian egon daitezke, alde batetik, audientzien horma-hilobiak agertuko direlako eta, bestetik, plataforma multimediatikoek lehia handia eragingo dutelako hedabide guztien sektorean. 5. Koktel motako irratia: musika, informazioa eta hizketa duten estazioak dira; irrati merkeak, esperimentaziokoak, eta estazio askorentzat bitarteko eredu modukoak izango direnak, azkenik beste motetariko bat hartzeko balioko dutelako.