Irratiaren etorkizuna XX. mendean zehar gehien eraldatu den sektorea komunikazioarena izan da, Gehien bat "informazioaren teknologiak eta komunikazioak" bultzatuta.Informatikan, Telekomunikazioetan eta ikus-entzunezkoen mundua eman diren aurrerapenek Informazioaren gizartea eratzen lagundu dute. Teknologiak ez du soilik banatuta izateko bidea aldatu, formatua ere berritu duelako. Berrikuntza teknologiko guzti hauek datuak emateko era aldatu dute, beraz honek gaien hautaketan eragin dezake? Gaur egun aireratzen diren programa berak mantenduko dira ala aldaketak pairatuko dituzte? Goiz da galdera hauei erantzuna emateko, hala ere Prensa Espaņola taldeak 2000. Urtean martxan jarri zuen proiektuan DAB sisteman emititzen du soilik eta bere programazioa albistegi boletinak eta musika dira. Gaur egun, teknologia digitala datuak bidaltzera eta jasotzera mugatzen da. Hortaz, emandegi guztiak estudio digitaletan egiten dute lan eta honek irratsaioa azkarrago eta kalitate hobeagoarekin egitea ahalbideratzen du. Estudioen digitalizazioak DAB sistema ezartzea ekarriko du berarekin, gainera ikus dezakegunez emandegi lokal zein estatalak teknologiaren aldeko apustu gogorra egin dute eta RDS sistema erabiltzeari ekin diote. Irrati digitalak erraztasun handiak emango dizkigu irrati analogikoekin erkatuz gero: * Audioaren jasotze finko eta ibilkorrean kalitate handiagoa. * Kanal irrati-elektrikoaren erabileran malgutasuna (programa-kopurua versus kalitatea). * Programen eskaintza emendatzeko posibilitatea. * Balore erantsiko zerbitzuak: - Programei atxikita edo kanpotik doazen datuak transmititzeko ahalbidea. - Irudi finkoen aurkezpena. Izan ere, irrati digitalak informazioaren esparruan ere aldaketa ekarriko du, zeren posible izango baita albistegiei erantsitako datuak ematea, baita datutegi zehatzak (estadistikak, albiste tematikoak...) eta irudidun informazio meteorologikoa eskuratzea ere. Honek belarriarentzat entzungaitza den seņale digital bat trasmititzea ahalbideratzen du eta FMaren bandak eskaintzen dion zabaltasunaz baliatuz entzuleari aukera ematen dio pantaila txiki batean entzuten ari den emandegiaren izena ikusteko. RDSak abantail gehiago eskaintzen dizkigu: adibidez bidaiatzen gaudenean programa bera entzuteko aukera ematen digu nahiz eta frekuentzia aldatu edota errepideei buruzko informazioa momentu oro izatea.