II. garaia: 1936 - 1960 Bi gertaera azpimarratu genitzake : * irratsaio baten emanaldia * II. mundu gerra. A. 1938ko urriaren 30ean CBS irrati kateak "Munduen Gerra" izeneko irratsaioa transmititzen du. Orson Wells da irratsaio honen zuzendaria eta zenbait aktoreen laguntzaz biztanlerian alienigenen inbasioa gertatzen ari zela sinestarazi zien. Izua kaleetan jaun eta jabe bilakatu zen. Esperientzia honekin Wellsek demostratu zuen irratiak fikzioa eta dramaren alorrak lantzeko aukera ematen zuela. B. II. Mundu Gerra. Garai honetan politikariak eta agintari militarrak irratiak zuen garrantzi eta erabilgarritasunaz konturatu ziren. Irratia tresna aparta zen jendearen uste, ideia eta iritziak manipulatzeko, hau dela eta , jendearen animuak berrindartzeko eta etsaien aurkako pentsamendua indartzeko erabili zuten. C. 1940an Estatubatuar gehienentzat irratia zen informazio iturri nagusia. Hego Euskal Herrian Irratia Franco diktadorearen erregimenak kontrolatzen zuen, ondorioz, gaztelania ez ezik gainontzeko guztiak legez kanpokoak ziren. 50eko hamarkadan irrati frankista instituzionalak finkatu ziren: Radio Alava, Radio Juventud Eibar eta Radio Juventud de Vizcaya. Irratiak frankismoari aurre egiteko erramienta ziren eta erregimenaren kontra zeuden irrati - estazioek atzerritik egin behar zuten lan, hori da Radio Euskadi eta Radio Espaņaren kasua. Garai honetan irrati-estazioek formula berriak erabiltzeari ekin zioten: lehiaketak eta disko eskainiak. Hauek jendearen partehartzea bultzatzen zuen eta Feedback honek lortu zituen emaitzak oso arrakastatsuak izan ziren. Kirol-irratilarien sasoia eta ahots oneko hizlari-aurkezle eta aktoreen garaia izan zen. Informazio irratia, aldiz, bigarren mailan geratu zen, ordurako sinesgarritasunaren arazoa problema izaten hasia baitzen.