Gaur egun irrati- uhinak izenaz ezagutzen dugunaren lehenbiziko erakuste praktikoa 1879. urtean burutu zen. David E: Hughes, EEBBetako asmatzaileak (1831- 1900) hasi- masiko igorgailu bat eta hargailu bat egin eta Londreseko Great Portland kaletik harigabeko seinaleak igortzea lortu zuen. Hughes ez zen ohartu bere esperimentuaren garrantziaz, eta 20 urte pasatu arte ez zuen argitaratu.