XX. mende hasiera : Irratia sortu zen urtetik 1936arte Informazio-irratiaren alorrean gertaera garrantzitsuena 1912an David Sarnoffek 62 orduz Titanic-en hondoratzea erretrasmititu zuenean izan zen. Marconiren familia munduko itsasontzi handienean bidaiatzera gonbidatuta zegoen baina uko egin behar izan zioten semea gaixorik jarri baitzen. 1914an zenbait unibertsitatek eguraldiaren inguruko zenbait informazio emateko eta berriak hedatzeko tresnatzat hartu zuen irratia. Izaera publikoa zuten lehenbiziko transmizioak 1920. urtean burutu ziren Chelmsford hiritik (Britainia Handia), Marconi-k sorturiko elkarte ingelesak bultzaturik. Emanaldirik entzutetsuena Nellie Melba soprano australiarrak 1920ko ekainaren 15ean La Bohème-ren aria bat interpretatu zuenekoa izan bide zen. Orotara 4.000 britainiarrek jaso zituzten Chelmsford-etik heldu zitzaizkien soinuak, N. Melbaren ahots ederra alegia. 1920an EEBBetan Pittsburgheko KDKA irrati estazioak lehenengo emanaldi erregularra aireratu zuen, bertan 1920an egin ziren presidentziarako hauteskundeen berri eman zen. Garai honetan ere feedbacka martxan jarri zen eta entzuleek ikusita euren iritsia emateko aukera zutela audientziak gora egin zuen. Ondorioz, irrati estazioen kopuruak ere gora egin zuen. 1922an toll-casting (irrati- hedapen tarifatua) hasi zen. Hamarkada honetan publizitate iragarleak eta irrati estazioen jabeak elkarri begiratzen hasi ziren eta elkarren arteko lankidetza honek gaur egun arte iraun du. Publizitatea da irrati - estazioen finantziazio nagusia.1923an emititzen da lehenengo albistegi nagusia, honetarako kazetariak kontratatuko dituzte eta hauek CBS informazio agentziak, irrati estazioei zuzendutako informazioaz baliatuz burutzen dute euren lana.