Software Bereziak irratia Interneten entzuteko: Irrati gehienek Internet bidez beren programa ezberdinak entzuteko software bereziak erabiltzen dituzte, gehienetan sarean lortu daitezkeenak. Hauetak programa gehienak dohainik ere lortu daitezke, oinarrizko bertsioa izaten dutelako dohainik eskuragarri. Programa hauetako batzuk dira Real Player (Real One dohaineko bertsioa), Windows Media Player eta iTunes. Web orri gehienetan programa hauek ez dituztenentzat zuzeneko loturak ezartzen dituzte egileen web orrira bertan software-a eskuratzeko, eta honela saio ezberdinak entzun ahal izateko.