NAFARROA Nafarroan barneratuz, Iruņan bertan biltzen dira irrati libre euskaldun gehienak. Aipagarrienak, "Zarata Irratia", "Txantrea Irratia" eta "Eguzki Irratia" dira. Bestetik, Altsasun, "Garraxi Irratia" aurki genezake. Azkenik, Iturmendiko "Etzanda Irratia" aipatuko dugu. Ikus dezakegun moduan, Nafarroan, Iruņatik hegoaldeko herrialdeetan, ez da euskaldun irrati askerik. Datu honen arrazoia oso argia da. Izan ere, erriberan oso murritza da euskararen erabilera.