GARRAXI IRRATIA Altsasuko irrati librea, Nafarroan. Garraxi kolektiboa duela lau urte sortutako hedabide proiektua dugu, bere ardatz nagusia garraxi irrati librea delarik. Gaur egun 15 programa inguru ditu, era guztietakoak, musikalak, informatiboak, ekologistak eta kulturalak. Irratia Altsasun kokatua dago eta une honetan hamar herritaraino iristen da bere seinalea; gainera hemendik gutxira bailara hau osatzen duten 25 herrietan entzun ahal izango dute, antena sistema hobetzeko daukaten asmoa gauzatzen ari baitira.