ITALIAR IRRATIGINTZA Irrati askeen mugimendua 1970eko hamarkadaren erdialdean hedatu zen Europako mediterranoeoan. RAIren monopolioaren aurka jo zuen aurka jo zuen Kontseilu Konstituzionalak. 1974ko Azarotik 1976ko uztaila bitartean irrati aske ugari sortu ziren; besteal beste, Onda Rossa, Radio Alice, Cittá Futura, Contrarradio , Radio Populare, Black-Aut edota Radio Lilith. Italiar komunikabideak esku gutxiren artean banaturik zeuden irrati libreen mugimendua hasi zenean. Demokrazia kristauak prentsaren %90 kontrolatzen zuen, estatuaren dirua erabiltzen zutelarik beraien kontrolerako. Baina hainbat gertakariren ondorioz, jendeak konfidantza galduko du komunikabideetan. Irratigintzan ere Italiar errepublikak Faszismotik EIAR jaso zuen, hau da, Ente Italiano di Audizione Radiofoniche, eredatu zuten, propagandako instrumentu garrantzitsua baitzen. RAIk, Radio Audizione Italianak EIAR-en azpiegiturak erabiliko ditu. Hau da komunikabide faszista Demokrazia kristauaren eskuetara pasako da. Baina herritarrek parlamentuaren kontrola eskatuko dute RAIn. Honela harriskuan ikusiko da kristauen boterea irratian eta hainbat erreforma ematen hasiko dira hauen boterea deszentralizatzeko. Azkenik RAI Parlamentuaren kontrolean eroriko da. Lehenengo Irrati Librearen sorrera 1974ko azaroaren 23an emango da Italian, Radio Bolgna per l´acceso pubblicoren lehen emisioarekin. Bere aurrekaririk gertuena Radio Sicilia Libera-rena izan zen, hogeita lau orduz emititu baitzuen 1970eko Maiatzaren 25ean, Belice-ko haranetik.Hurrengo eguneko harratsaldean Polizia, bonbero eta "Carabinieri--ek" transmisioa eten zuten, eta aparatu guztiak bahitu zituzten. Baina gertaera eta esperientzi hauek ez dute antza handirik 70.eko hamaradaren erdialdean ematen den mugimenduarekin. Bolonian, 1974.ean Radio Bologna izeneko emisora txiki bat ari zen lanean, esperientzia hau giro erreformistaren fruitua zen. Emanaldi hauek aste bat iraungo dute, Italia guztiko erreportai eta saio grabatuak eskeiniko dituztelarik. Bertako kideek ez dite pribatizatzeko asmorik erakutsiko, alderantziz, monopolioaren deszentralizazioa bultzatuko dute emisoren kapitalizazioaren aurrean. RAI-ren aurkako borroka honetan, Boloniako irratiaren exenplua hartuz, Irrati Libre bat eraikitzearen ideia indartzen joaten da, bi hilabeteren barruan "Radio Parma" sortuko dutelarik. Honek erregularki eskeiniko ditu bere saioak, lehenengoa 1975eko urtarrilean. Hau hainbat irrati Italiarren prototipoa izango zen, RAI-ren antzeko programazioarekin, berri emanaldi lokalekin, eta ideologia ezker-zentrukoarekin. Hemendik bi hilabetera eragin handiko irrati bat sortuko da, Radio Milano International, lehenengo aldiz 1975eko martxoaren 1an emitituko dute. Gazteriaren irratia zela esango genuke, musika da nagusi bertan, eta hiritar entzulegoa bilduko du., hauen parte-hartzea ere bultzatuz. Irratigintzaren mugimendua garatuz joango da etengabe, egunero emisora berri bat sortzeraino. Hala ere, RAI-ren jarrera hauen aurkakoa izango da eta errepresio gogorra jasan beharko dute honen aldetik, eta itxialdi ugari emango dira. Baina 1975eko apirilaren 24an emango den erabaki baten ondorioz, Irrati Libreen etorkizuna aldatuko da. Hauek bete beharreko legeak emango baitituzte: ez interferentziarik sortzea eta ez oligopolio batean bilakatzea ( honen arriskurik ez dago komunikabide merkea baita).