Magnetofonoa: Produktore edo errealizatzailearen gustuen arabera muntai bat egiteko aukera eskaintzen zuen aparailua. Ordurarte irratia zuzenean egiten zen eta aparailu honek, izugarrizko aldaketa ekarri zuen produkzio lanean edo jardueran. Bonbina zabal handietan grabatzen zen irrati mezua eta muntaiak egiteko erabilitako zinta manipulatzen zen. Magnetofonoa berandurarte erabili izan da, baina digitalizazioak bigarren plano batean utzi du. Hala ere, produkzioan ekarri zituen onurak garrantzitsuak izan dira.