FM (Frekuentzia Modulatu): Irrati mezuaren zabalpen bitarteko berria. 50.eko hamarkadatik aurrera hasten da komertzializatzen eta zabalpen txikiagoko elementu bat izango da, nahiz eta aurreko kanalak baino kalitate handiagoa eskaintzen duen. Zabalpen mugari buruz hitz egiten dugunean, zabalpen geografikoari buruz ari gara. Esan daiteke, Frekuentzia Modulatuak irratia egiteko aukera zabaldu zuela gune txikietan, hala nola, auzoetan eta herrixketan. Era berean, aipatutako kalitate hobekuntzak izugarrizko garrantzia izango du musika arloan eta horrela irrati saio eta kate espezializatuak sortuko dira musikaren inguruan.