Pearl Harbourreko eraso eta gudren amaiera bitartean (1941-1952) telebistaren garapena motela izan zen, baina desagertu barik. Gainera, helburu administratiboak direla eta radio-telebista sortu zen. 1945-1952 bitartean ere ez zen bat era aurrepausu handirik eman telebistan, beraz ez da bat ere esanguratsua aldi hau. AZKEN ALDI HONETAN TELEBISTAK GARAPEN HANDIA JASAN ZUEN. 1952.urtetik aurrera, apurka-apurka telebista aurrerapenak jasaten zihoan. Sare nazionalen zabalkuntzaetorri zen, horrela geografia osoa osotu zuen errepikatzaileekin lurralde bakoitza kobertura osoa izan dezan.Gerorago, pentsatu zen bigarren edota hirugarren programa batean, baina iñoiz ez telebistaren desentralizazioan. Aurrepausoak eman ziren; hasieran modu bilateralean, gero sare supranazionalak sortuz, baita bilatzen, puntu bat seinalea errebotatzeko eta holan emisio distantzia handiago lortzeko ere. Horrela, Atlantikoa zeharkatzeko aukera lortzea, baina huxe ez zen lortu 1962.urtera arte.