SISTEMA MEKANIKOA: Sistema hau aurrera eraman zuen lehenengo ikerlaria Paul Gottlieb Nipkow izan zan, 1884.urtean. Sistema hau disko lau eta borobil batez osotuta zegoen, eta era berean, diskoa espiral formako zuloz beteta zegoen, zuloak zentrotik kanpoalderantz jarrita zeudela. Horrela, diskoa biraka hasten zanean, zentrotik urrunago zegoan zuloa irudiaren atal gorenean franja antzeko bat antzematen zuen; eta horrela, funtzio hau behin eta berriro gauzatzen zan irudi oso bat lortu arte. Dana dala, Nipkow-en sistema mekanikoa definizio baxukoa zan; izan ere, sistema hau definizio hobea lortu gurean, ez zan gai era eraginkor batean tamainu handiekin eta abiadura handiko birekin lan egiteko. Nipkow izan zan nolabait esanda, sistema mekanikoaren Aita; dana dala, Nipkow-en aurretik beste hainbat ikerlari ere eragin handia izan zuten sistema honen sorkuntzan, hala nola: - Alexander Bain(1842): faksimila edo irudien telegrafoa asmatu zuen. - Joseph May eta Willoughby Smith(1873): argiarekiko sentikorrak ziren zelulen inguruko ikerketak gauzatu zituzten. - Shelford Bidwell(1881): siluetak transmititzeko perforaziozko aparatu bat diseinatu zuen.