Ferdinand Braun: 1898.urtean sortu zuen alemaniar honek izpi katodikoen tuboa. Braunek erabili zuen bere asmakizuna lortzeko, 1878.urtean Sir William Crookesek gai berari buruz egindako ikerketak. Braunek egindako asmakizuna, gerorago bere herrikide Alfred Wehneltek hobetu zuen; holan sortu zen gerorago telebista elektronikoaren piezarik garrantzitsuena izango zena.