BAIRD- IMAJINA BIZIDUNA: 1924.urtean, Baird jaunak ekipamendu ezin hobea lortu zuen gereizpeen transmizioak burutzeko; prentsa aurrean aurkeztu zuen, bere ibilbidearen hasierako pausua zan. Urte bat geroago, 1925.urtean, Baird jaunak logela batetik beste batera gurutze baten silueta transmititzea lortu zuen, baina ez zan nahiko, bera baekian gehiago lortzeko gai zela. Horrela, gurutzearen ordez Bill izeneko panpin bat jartzen du; baina aurrepausu handiagoa eman nahian 1925.urtean Bill panpinaren ordez, William Taynton(pertsona biziduna) jartzen du kamara aurrean. Baird beste logela batean kokatzen da, eta bere laguna Taynton ikusten du mugimenduan. Dudarik gabe hura imajina biziduna zan, hain zuzen, telebista bidezko historiako lehenbiziko imajina biziduna. Urte bat geroago, bere esperimentua "Royal Institution" elkartean aurkeztu zuen; Baird jaunak segundu bakoitzeko 30 lineaz osotutako 5 imajina sortzea lortu zuen.