Britain Handian 1937.urtean 400 hargailu zegoen salduta, bai sistema mekanikoan, bai sistema elektronikoan oinarrituta; baina hoietatik 200 hargailu geratu ziren bakarrik, sistema mekanikoa desagertu urte beran. Gainera, 1939.urtean BBC emititzen utzi zuen 1946.urtera arte. Alemaniaren kasuan ez ziren orokortu bakoitzak bere hargailua izateko ohitura. Izan ere, Fernsehstubeak sortu ziren. Hauek hargailu publikoak ziren, hau da, instalazio lokalak ziren, non jartzen baitzen pantaila handi bat. 1935.urtean 30bat inguru pertsonentzako tokia eta bi hargailu zituen 18*22 zentimetrotako pantaila zituen lokalak sortu ziren (fernsehstube). 1936.urtean Berlingo Olinpiadak direla medio, Alemanian 27 fernsehstubek zegoen. Gerorago, pantailen tamaina handitu egin zen; 18*22 zentrimetrotik, 1*1.20metrotara; gerorago lortu zen 3*4metrotako pantaila, honek Konzertsaaleko pantaila zen eta 620 pertsonentzako tokia zuen. Bina, 1938.urtean erregimen nazia erabaki zuen hobeto zela bakoitzak bere hargailua izatea; orduan hargailu erraz, merke eta kalitatekoa sortzea proposatu zuen. 1939.urtean prototipoa aurkeztu eta merkatura kaleratu zuten; hala eta guztiz ere, bertan behera utzi zuten proiektua guda hasi zelako.