EITBko euskarazko telebista katea dugu ETB1,euskara hutsean emititzen dena. Hasierako egitasmoetan adostu zen bezala, ETB1en helburu nagusia euskal kultura eta euskara zabaldu eta indartzea da, eta hau burutzeko informazioa zabaltzeko tresna garrantzitsua da. ETB1eko programazioan era guztietako saioak aurki daitezke: magazinak,zinea, elkarrizketak, dokumentalak, telesailak... ; hala ere, gehien nabaritzen den saio motak haur eta gazteentzakoak eginak dira, kirolaz gain. Azken honen barruan pilota, futbola, saskibaloia, herri kirolak, boxeoa, txirrindularitza etabar aurki ditzazkegu.