Emisora honek informazioari ematen dio lehentasuna. Entzuleenganako hurbiltasuna aintzat harturik, lagun egiten dio eguneko 24 orduetan, zenbait edukirekin. Euskal gizartearen pluraltasunetik hasita, hitz egiteko eta hausnarketa lasaiak egiteko tarteak ditu. Gainera kontutan hartzekoa da informazioaren arloan kalitatea izateaz gain, soinuaren kalitatea ere ezin hobea dela, azken teknologiakoa. Kulturari ere garrantzia ematen dio, eta nola ez bereziki euskal kulturari. Guzti honetaz gain, entzuleriari lehentasuna ematen dio beraien kritikak, iradokizunak...kontutan hartzen dituztelarik. Horretarako telefono zenbaki hau luzatzen dute:901440404 Azken finean, euskal gizartean eta munduan gertatzen dena agertuko da Radio Euskadin.