HASIERAKO LEHEN URTEAK Lehen irrati emisioak 1920.urtean Estatu Batuetan egun ziren eta lehen programa hauteskunde baten berri ematea izan zen. Bi urte geroago herrialde honetan 451 irrati-emisora zauden. Europako lehen irratiak 1921.urtean agertu ziren. Espainian berriz, Madrilgo Radio Iberica 1923ko irailan sortu zen. Irrati hau urte baztuk geroago desagertuko zen eta horregaitik Espainiako irrati zaharrena Radio Barcelona EAJ1 dugu. Laixter, hiri gustiak nahi dute irrati bat eduki. Donostian, Udaletxeko alkate ordea zen, Sabino de Ucelayetak irrati bat sortzeok asmoa azaldu zuen. Alkateak ez zuen asmo bera eta ez zuen onartu eskaintza. Berak bakarrik segitzea erabaki zuen. Lizentzia eskatu eta 1925ko Azaroaren 24an hasi zen Radio San Sebastian EAJ8. Bilbon, irratizale talde bat, 1924an hasten da lanean eta 1925ko martxoaren 30an Radio Club Vizacaya EAJ9, martxan jartzen dute. Ez da irrati bakarra izango, Madrilgo talde batek, EAJ11 Radio Vizcaya sortuko baitu. ARAZOAK Hiru irrati epe laburrean. Etorkizuna ona dirudi, baina ez da horrela izango. Iragarki mundua ez dago oso aurreratuta eta merkatariak ez dute gehiegi sinisten asmakizun berri honetan. Horregaitik ez da erraza emisioak mantentzea. Irratsaioak eskasak izango dira eta entzuleen kexak nabarituko dira. Irratizale hauek beti Parisera edo Londonera begiratuko dute. Hango irratiak oso indartxuak izanik oso interesgarriak izango direlako. Espainia osoan, irratiak une latzak igaroko ditu, eta egoera hau gainditzeko enpresa indartsu bat bakarrik izango da kapaz. Madrilgo Union Radio enpresa hasiko da hiri guztietan irratiak erosten. Interesgarriak ez direnak itxi egingo ditu eta besteak bere sarean sartuko ditu. Euskal Herrian 1927an, EAJ8 Radio San Sebastian, EAJ9 Radio Club Vizacya eta EAJ11 Radio Vizcaya irratiak erosiko ditu. Bilbon EAJ11 itxiko du eta pertsonala eta material guztia Radio Club Vizcaya irratira pasako da. Gauza bera gertatuko da Sevilla, cadiz, Salamanca eta beste hiri askotan. Prozesu hau bukatzerakoan, 1930. urtean, Union Radiok zeukan katea Espainia osoan entzun zitekeen. Madrilgo irratia, sare buru bihurtuko da eta Donostia, Bartzelona eta Sevillako irratiekin leku guztietara iritxiko da. IRRATI TXIKIEN ESPERANTZA 1932ko dekretu bati esker, potentzia txikiko irratiak sortzeko aukera eskaintzen da. Horrela sortuko dira, 1933an Radio Bilbao eta Radio Pamplona eta 1934an Radio Vitoria. Radio Tudela delako irrati bat ere sortuko da, geroago itzaliko dena.