Euskal Telebista elkarte publikoa 1982ko uztailaren 19an Eusko Jaurlaritzak onartutako 157. dekretuari esker sortu zen. ETBri funtsezko hiru helburu eman zitzaizkion: euskal gizartearen informazioa eta parte hartze politikoa; euskal kultura eta bereiziki, euskararen bultzapen eta garapena; eta populazioaren eskubide eta askatasune sustapena