Ipar Euskal Herrian aipatu behar da euskaraz emititzen duten hiru irratiek sortutako katea: Euskal Irratia. Kate hau Lapurdiko Gure Irratiak, Nafarroa Beherako Irulegi Irratiak eta Zuberoako Xiberuko Bozak osatzen dute. Egunero lau ordu amankomunean emititzen dute. Bestalde, elebiduna den Lapurdi Irratia ere sintoniza daiteke iparraldean.