Ismael Palacios argazkilari aragoarrak Iruņa hirirako irrati lizentzia eskatu zuen 1932an. 1933ko otsailean Radio Navarra EAJ 6 emisora sortzeko baimena ematen da. Honela 1933ko maiatzaren 27an emisioak hasten dira. Emisora honen programazioa honakoa zen:13:00etatik 14:00 orduetara informazio metereologikoa, burtsa eta prentsa albisteak; 22:00-23:00 orduetan denetariko musika, zezenen inguruko elkarrizketak eta azken orduko berriak. Gerra garaian emisora ideologi falangista eta karlista zabaltzeko erabili zen. Gainera beste emisora "nazional"-ekin konektatzen zen bando nazionalaren gerra parteak elkar komunikatzeko, adibidez Radio Castilla de Burgos edota Radio Nacional en Salamanca. Emandegia karlisteko erosi zuten ondorioz izena aldatu zioten eta EAJ 6 Radio Requete deitu zen. 1940ko urtarrilean emisoraren zuzendaria Ramon Urrizalqui izanen da, eta hau dela eta, EAJ 6-k bere estiloa eta ohizko programazioa berreskuratzen ditu. 1958an Radio Requete SER Katearekin asoziatzen da, honela SER Katearen ondorioz bere programa esparrua zabaldu egiten da hainbat irratinobela, musika eta entretenimendu saio berriekin. 1984ko maiatzean Radio Requetek Radio Pamplona izen hartzen du.Gaur egun Radio Pamplonak duen programazio lokala exkaxa da, SER Katearen emisora guztietan gertatzen den bezala, programazio nazionalk garrantzi eta denbora gehiena hartzen du.