1868an James Clerk Maxwell fisikari eta matematikari eskoziarrak elektromagnetismoari buruzko legeak finkatu zituen. Honela, Maxwell-ek uhin elektromagnetikoak matematikoki aurkitu zituen. Geroago, H.R.Hertz alemaniarrak esperimentu bat egin zuen: zirkuito elektriko bat egin zuen uhin elektromagnetikoak sortzeko, ondorioz erakutsi zuen uhin horiek argiaren hedapen abiadura bera zutela (300.000 kilometro segunduko). 1879.urtean, David E.Hughes estatubatuarrak igorgailu bat eta hargailu bat egin eta Londresko Great Portland kaletik harigabeko seinaleak igortzea lortu zuen, beraz irrati uhinen lehenbiziko erakuste praktikoa burutu zuen. 1894ean O.J.Lodge-k lehenbiziko irrati-igorgailua eraiki zuen, irratitik komunikatzeko erabil zitekeena. 1895ean A.Stepanovitx Popov-ek hargailu bat egin zuen. Aldi berean, Popov-ek antena-sistemak hobetzeko ahalegin handiak egin zituen. Baina, Marconik du irratia deskubritzearen ospea. G.Marconik 1897ko ekaianaren 20an, Wireless Telegraph and Signal Company Limited elkartea sortu zuen. 1898.urtean Dover hiritik hurbil zegoen toki bat eta itsasertzetik 19 kilometrotara ainguraturik zegoen East Goodwin itsasontzia lotzea lortu zuen. Baina bere saiakuntza handiena, 1901-eko abenduaren 12an burutu zen, Amerika eta Europa elkartzean. Kornubiatik (Britainia Handia) igorritako "s" Morse alfabetoaren letra 3.250 kilometrora hartu zen Ternuan.Hala ere, zerbitzu hau 1907.urtean hasi zen komerzializatzen. Azkenik, R.A. Fessenden-ek, Massachusettes-etik transmitituz, itsasoan zeuden operadoreek musika eta hitzak entzutea lortu zuen.