"Los 40 Principales" azken urteetako irratiformula arrakastatsuena da. Irrati kate honen hasiera 60ko hamarkadan kokatzen da, noiz Rafael Revert-ek SER Katean irratsaio bat sortu zuen. Ondoren, saio hau Radio Madrid-en FM-ra aldatuko zen. 70eko hamarkada hasieran Radio San Sebastian-ek, Radio Bilbaok eta Radio Vitoriak larunbat arratsaldero 40Principales-en programa bat emititzen zuten, non garaiko musika jartzen zen eta entzuleriak abesti ospetsuenak bozkatzen zituen. Baina azkenean saio irratsaio hau frekuentzia modulatuetako emisoretara pasatu zen. Emisora hauek izaera lokala zuten 1988 arte, noiz satelite bidezko erretransmisioak sortu eta martxan jarri ziren. Ondorioz, "Los 40 Principales" irrati kate ofizialean bihurtu zen, nahiz eta ordu tarte batzuetan emisio lokalak eman.