EGOERA LEGALA Nazioarteko erakundeek behin eta berriro komunikatzeko eskubidea berresten dute. Besteak beste UNESCOk onartutako giza eskubideen artean 19. eta 27. artikuluak. Egungo Hego Euskal Herrikok Irrati libreak ez dira legalak emititzeko behra beste baimena ez dutelako baina bestaldetik, erakunde ofizialek ez dute inolako neurri administratiborik ezarri euren kontra. Egoera honek Irrati Libreen garapena eragozten duen arren emisioa mantentzen dute. Hots, Gomezjarak Ameriketako kasurako erabilitako terminologia erabil dezakegu. Irrati Libreak "paralegalak" dira. Laurogeigarren hamarkadan Europako estatuek euren uhin hertzianoak arautzeari ekin zioten. Adibidez, Frantzian irrati soziatiboak eta etekinik gabekoek onarpen politikoa lortu zuten 1982an eta publikoki sarituak dira 1984tik. Euskal Herriko egoera legalari dagokionez, bi une ezberdin dezakegu euren arteko muga 1987an Espainiako Estatuan onartutako Telekomunikazioen Ordenazio Arautegia (LOT) izanik. Ordura arte Hala Bedi, KakaFlash, Eguzki, Eate eta abarreko Irrati Libreek prezintuak, konfiskazioak, atxiloketak eta mehatxuak jasan zituzten. 1987ko arautegiak (LOT) ez zuen bat bateko eraginik izan, harik eta 1989ko otsailaren 21ean Plan Técnico Nacional de la Sonora en Ondas Metricas con Modulación de Frecuencias delakoa onartu egin zen arte. Geroztik, Espainia mailan ordura arte legetik at ibilitako hainbat Irrati librek legalizazioa lortzen dute,besteak beste Radio Carcoma, Radio Klara,etab. Aitzitik, ez zen Euskal Herriko Irrati Libre bat bera ere ez legalizatu. 1989ko martxoaren 15etik Espainiako Gobernuak LOT legeari ekin zion eta Irrati Libreek "instalazioak desmontatzeko" agindua jaso zuten Gobernu Zibilek eraginda. Martxoaren 15ean Txomin Barullo Irratia (Bilbo), Gramola Irratia (San Ignazio), Bost Axola (Algorta), Eguzki (Iruñea), Arrai (Zarautz), Zintzilik (Orereta), KakaFlash (Azpeitia), Erre-Kuku (Pasaia), Tximua (Lasarte); martxoaren 19an Illuna (Santutxu), Ortzadar (Uribarri), RAI (Amara Zaharra); martxoaren 20an Zirika (Barakaldo), Eate Irratia (Iruñea) eta Irrintzi (Astigarraga). Itxialdi hauek ez ziren suertatu. Batzuk izan daitezke arrazoiak: 1989ko maiatzaren 26an Europako Legebiltzarrak berak Europako Irrati Libreen Federazioari (FERL) onespena eman zion. Nazioarteko erakundeek behin eta berriro berresten zuten komunikatzeko eskubidea. Arrazoi hauek ez ezik Felipe Gonzalezen Gobernuaren ahulezia (1988ko Greba Orokorra, GAL, etab) eta Irrati Libreek beraiek eginiko presio soziala ere aipatu behar ditugu. Eusko Jaurlaritzak konpetentzia jaso zuenean Lurralde Historiko eta tokian tokiko frekuentzia banatzeari ekin zion. Garaiko eusko Jaurlaritzak eginiko banaketak kezka handiak sortu zituen indar politiko jakin batzuk sarituak izan baitziren. 1922an Euskal Herriko Irrati Libreek Eusko Jaurlaritzari hiru eskakizun igorri zioten: Lehenengoa, Irrati Libreak onartuak izan zitezela; bigarrena, Irrati Libreentzako marko legala sortzea; eta hirugarrena, emisioa onartzea. Eusko Jaurlaritzak ez zuen erantzunik eman. 1994ko uztailaren 22an espainiako estatuak komunikabideen gaineko arautegia utzi zuen Komunitate autonomoen eskuetan. Egun ez dago gatazkarik inolako itxialdirik burutu ez baita. Legeak ez du aplikazio osoa ezartzeko behar beste kontsentsurik lortu. Honetaz gain , irrati komertzialek, estatalek eta udalenek legedia hausten dute, potenzia gehiegirekin emititu edota beste frekuentzia bat interferitzen dutelako. Irrati Libreak onartuk dira "de facto". Dena den, emititzen dutenean oso arau hauste handia egiten ari dira eta ondorioz 10 milioi pezetako isuna ordaindu behar izango lukete itxialdia burutuko balitz. Bestaldetik, emititzen ez duten bitartean arau hauste larria baino ez dute egiten zeren emititzen ez badute ere emititzeko ahalmena duten. Arau hauste honen isuna milioi bat pezetakoa litzateke. Itxiali eta isunen mehatxuak eguneroko jarduerak oztopatzen ez duten arren ez diete Irrati Libreei garapen normala eramaten uzten. Ondorioz, Irrati Libreek ez dute arautegi aproposa lortu ez Euskal Herrian, ez Espainiako Estatuan, eta oraindik errebindikatzen dute 1983ko Koordinadoraren bosgarren puntua: Komunikabideen monopolio eta zentralizazioaren kontra borrokatzen dute.