ELKARRIZKETA-JOSU AMEZAGA -Zeintzuk dira kate publiko batek euki beharko lituzkeen helburuak? -Helburuak? Eeeh, pues bueno, orohar gizarteari zerbitzu bat ematea; orduan kontua da gizarteari ze zerbitzu eman behar zaion ezta? Hor nik uste dut oso kontutan hartu behar dala panorama orokorra; orduan, baldin eta bestelako telebista batzuk baldin badaude, pribatuak, eta baldin eta telebista hoiek jorratzen badute esate baterako aisialdia, pues nik uste dut kate publiko batek ez lukeela hori helburu bezala hartu behar. Kate publiko batek eta orohar zerbitzu publikoak, egin beharko luke gizartean beste inork ematen ez dituen gauzak ematea, edo gizartean beste norbaitzuek baina ordainez edo ematen dituzten gauzak ikusirik pues zerbitzu publikoak eman beharko lituzke. Berdin, esaterako osasungintzan, osasungintzaren helburua zein da? Pues bueno, beste inork ematen ez dizun zerbitzu publiko hori ematea. Telebistak orduan nik uste dut horrekin jokatu beharko lukeela. Zein diren hoiek? Pues nik aisialdiarena apur bat aldera utziko nuke eta gehiago nik uste dut jorratu beharko liratekeela informazioa, kultura hedapena, horren barruan kokatuko nuke hizkuntzaren hedapena ere; orduan ikusirik gainerako guztiek gaztelera edo frantsesa asko hedatzen dutela pues orduan norbaitek hedatu beharko du euskera, orduan kate publikoak egin beharko luke hori, eta abar ez? Orohar nik uste dut hoiek direla, hoiek izan beharko liratekeela edukiak. Balore batzuk gizartean hedatzea, informazioa, kultura... -Bueno eta hurrengoa nahiko lotuta dago gai honekin: Zelakoa izan baharko luke orduan kate publiko baten programazioak? -Nik uste dut izan beharko lukeela mmm, pues bueno holako edukiekin eta beste alde batetik kalitatezkoa, hau da nere ustez kate publiko batean helburua ez da izan behar audientzia, izan beharko luke kalitatea, beti ere aipatu ditudan helburu horien barruan, eta horrekin ba erreferente bihurtu. Erreferentea, kate publikoak izan beharko luke beste guztientzako erreferentea, nola egiten den telebista. Gero horren truke galtzen baduzu audientzia zati bat edo pues bueno galtzen duzu; baina bestela gertatzen dena da zuk egiten baduzu telebista publiko bat pribatua balitz bezala, orduan galdera da, zertarako nahi dut nik telebista publikoa? Errepikatzen badut besteek egiten dutena, besteek egin dezaten eta diru hori aurrezten dut eta beste zerbaitetan gastatu. -Beraz zelakoa izan beharko luke ETBren programazioa? -Pues nik uste dut ETBk egin beharko lukeela lehen lehenik euskera lehenetsi. Nola gaur egun begiratzen baduzu ETBren programazioa ETB1 eta ETB2 kontutan hartuta nik uste dut nabarmena dela ETB2k baliabide gehio erabiltzen dituela ETB1ek baino. Euskarazko katea dago nere ustez bigarren maila baten jarrita. Eta hori ikusten da pues edukietan eta zenbait gauzetan, adibidez garai batean ETBk ba erreportai bereziki on bat edo zituenean edo halako zerbait ez? Normalean euskeraz ematen zuen lehenik, jendea euskarara erakatzeko eta gero gazteleraz. Orain alderantziz gertatzen da, holako gauza bat daukatenean, gazteleraz botatzen dute zuzenean. Eta beharbada gero euskeraz. Eta orduan nik uste dut hori politika okerra dela, ETBk beharko luke ezer baino lehenago nire ustez euskarazko katea lehenetsi. Eta gero bestetik, beti ere hizkuntzaren arloan, ETBk gaztelerazko kateak, bigarrenak, egin beharko luke ba erdaldunak euskararen mundura erakarri. Zeren batzutan ematen du ez direla kontu bueno konturatu beharko lukete ez? Baina batzutan ez da kontuan hartzen euskaldunok elebidunak garela orduan euskaldunok aukera daukagu euskal mundua ezagutzeko eta erdal mundua ezagutzeko. Erdaldun hutsak direnak ez dira elebidunak, orduan erdaldun hutsek ezagutzen dute erdal mundua baina ez dute ezagutzen euskal mundua. Eta ETBk adibidez oso gutxi egiten du horretan, horretaz. Penaz informatzen ditu erdaldunak pues euskal munduko gauzez eta. Hori hizkuntza irizpideei dagokienez. Gero pues bueno edukiak lehen aipatu ditugunak apur bat. -Bale. Ondorioz ez du, ETBk ez du aipatutako helbururik betetzen ezta? -Ez, nire ustez ETBri mmm beste telebista publiko askori bezala gertatzen zaio, alde batetik onartzen du telebista egitea oso zaila dela. Orduan zu telebista publikoa zara baina merkatu batean ari zara beste telebista pribatu askorekin lehian, eta orduan nik ulertzen dut batzuetan zaila izan behar dala zure burua ondo kokatzea eta esatea "bueno, ni ez naiz telebista pribatua, beraz ni ez naiz sartzen besteak sartzen diren lehia horretara. Nik beste helburu batzuk ditut nahiz eta, erakunde bezala edo enpresa bezala egitura berbera eduki, eta material berberekin lan egin eta. Baina, oso argi edukita nik beste helburu batzuk ditudala". Orduan iruditzen zait batzutan ETBk galdu egiten dituela eduki hoiek, edo helburu hoiek. Gero bestetik gertatzen zaio nere iritziz telebista publiko askok bezala ETBk dituela pues bueno helburu politikoak. Beharbada beste modu batean planteatu beharko lituzkeenak. Hau da, zentzu txarrean esaten dut helburu politikoak, nik uste dut, boteretik begiratuta ETB dala tresna politiko bat. Orduan ez da nahikoa kalitatezko telebista publiko bat egitea lehen esaten nuen bezala edo zerbitzu publiko bat egitea; ETBk nahi du audientzia bat irabazi. Zertarako? Pues bere ildo politikoa sartzeko edo informazioa emateko, berari interesatzen zaion informazioa emateko, eta horretarako behar dozu jendea erakarri zure telebistara. Orduan nik lortu nahi badut jendeak ikus dezala nere albistegia eta ez beste telebista bateko albistegia, eta horretarako albistegia baino lehenago ipini behar badut edozein programa "esta es mi gente" demagun holako programa bat ezta? Printzipioz zerbitzu publiko batetik begiratuta inolako oinarririk ez duena ez? Baina horrek ahalbidetzen badit niri publikoa erakartzea albistegira pues orduan sartu egiten dut. Orduan klaro hor kontraesan batean zaude. Zerbitzu publikoa eman nahi duzu informazioen bitartez baina era berean sartu egiten duzu telesaborra. Orduan nik uste dut hori gertatzen zaiela ETBri, erabilera hori ere erabilera politikoa egin nahi duela eta orduan horretarako neurri batean telesaborra ere onartzen duela bere baitan. Orduan nik esango nuke ETBk zentzu horretan dituela telebista pribatuen akatsak, hau da audientzia lortu nahia edozeren truke, nahiz eta horretarako kaka sartu, eta telebista publikoen akatsak. Hau da, erabilera politiko zuzena egin nahi izatea. Orduan akats biak konbinatzen ditu nere iritziz. -"Esta es mi gente" aipatu duzu, beste programarik bururatzen zaizu? -Estilo horretakoak? Gero eta gehiago -Horrela, adibide konkretuak ETBkoak? -Bai, gero eta gehiago, pues hasi "Lo que faltaba" eta bueno programa arroza guztiak. Nik egia esan gutxi ikusten dut telebista eta ez dauzkat holan izenak hain parra-parra botatzeko. Eta abar. -Bueno "Lo que faltaba"-z arituko gara. Lehenago helbururik ez duela betetzen esan duzu, helbururen bat betetzen duela uste duzu? Eta zein programak uste duzu betetzen duela helburu hori? -Hombre neurri batean albistegiek betetzen dituzte, albistegiak izan litezke helburuak betetzeko, lehen aipatu ditudan helburuak betetzeko bide bat. Baina klaro, hori ere erlatibizatu beharra dago, osea ze era berean bada erabilera politikoa eta ETBn pues nabarmena da, ETBko albistegiak ikuspegi politiko jakin batetik eginda daude, orduan pues klaro, helburu hori ere pues herren gelditzen da ezta? Edozein modutan ez dut uste planteatu daitekeenik "bueno programa honek betetzen ditu helburuak eta alboko programak ez ditu betetzen". Nik uste dut orokorrean begiratu behar dala. -Bai. Orduan, es ke guk enfokatuko genuen adibide moduan "Lo que faltaba" hartuz telebasurarenko gaia. Orduan galdetuko dizugu, zein leku betetzen du "Lo que faltaba" programak zure ustez? Eta bere antzekoek, zein leku duten telebista publikoaren programazioan? -Hombre, ez nik uste dut holako programamen helburua dela audientzia erakartzea. Audientzia erakartzea kasu konkretu batzuetan izan daiteke, albistegia baino lehenago ipintzen duzunean, jendea erakartzea albistegira. Orduan bueno ez da "Lo que faltaba"-ren kasua, beste batzuen kasua da, lehen "Esta es mi gente" aipatzen nuen, eta hori ipintzen zuten zortzi t'erditan horrela jendea engantzatzen da telebistan zortzi t'erditan eta bederatzietarako albistegia hasten denerako hortxe dauzkazu. Hoiek ez dute kanala aldatzen hain errez. Bestelakoek lortzen dutena da audientzia poztutzea, ETBri interesatzen zaio audientzia haundia edukitzea, ez bakarrik albistegiak ikusteko baizik orokorrean. Zertarako? Pues batetik gero publizitatea egiten denean, publizitate merkatura joateko eta esan, "beitu nik hemen hainbateko audientzia daukat eta orduan, kontratatu zuen iragarkiak nire medioan". Eta horren trukez dirua hartzen du. ETBri interesatzen zaio audientzia edukitzea gero beren emaitzak agintarien aurrean ere justifikatzeko. Hau da, kultura sailera eta jaurlaritzara joateko eta esateko "begira, oso ondo goaz, audientzian gora". ETBk ez du inoiz esaten "beitu, oso ondo goaz zeren programazioa hau da", ez, ETBk neurtzen ditu bere ibilbideak, neurtzen du ondo ala txarto joatea zenbakietan, audientzia zenbakietan. Orduan, ETBk badaki horrelako programek audientzia handia lortzen dutela eta sartu egiten dute. Orduan begiratzen baduzu programa hori, esaten badozu "bueno telebista publiko batean ze pintatzen du programa honek? Zein dira zerbitzu publikotik bete beharko lirateken helburuak, guzti honetatik zein da "Lo que faltabak" betetzen duena?" Eta informazio aldetik zero, Euskal Herriaren erreferentzialtasun aldetik zero, euskararen aldetik zero, zeren euskaraz izango balitz sikieran esan ahal duzu bueno es ke euskara trasmititzen du populazio handi batean. Baina ez hori ere ez, erderaz da. Zer egiten du orduan, kultura hedatzen du? Ez. Balore egokiak sozialki justuak hedatzen ditu? Zero. Orduan zer da "Lo que faltabak" egiten duena? Zer ematen du? Aisialdi hutsa? Jendea entretenitzea? Jendea egotea bi orduz telebistari begira? Hori da ETBk ematen duena? Bai, hori ematen du. "Lo que faltabak" hori ematen du. Baina hori da zerbitzu publiko batek eman beharko lukeena? Kontuan hartuta horrelakoak pff dozenaka daudela beste telebistatan? Orduan klaro, zer esango dizute, "bai bai arrazoi duzu baina horrekin lortzen dugu audientzia eta ETBk ere behar du audientzia gero zerbitzu publikoa bete ahal izateko", eta esaten duzu bale oso ondo, egia da, audientzia bete behar da gero pues zerbitzu publikoa bete ahal izateko. Baina orain esaidazu zerbitzu publikoa zeinek betetzen duen? Zeren "Lo que faltaba"-k ez badu betetzen eta "Lo que faltaba"-k betetzen baditu programazioaren ordu bi eta gainera oso ordutegi onean esango didazu orduan zerbitzu publikoa; orduan da, audientzia zerbitzu publikoa emateko baina azkenean audientzia bera bihurtzen da helburu. Eta nire ustez hori gertatzen zaio "Lo que faltaba"-ri. -Bueno igual ia hurrengo galdera be erantzun diguzu, zergaitik ETBk, zer dela eta hartu duen programazio hori hartzeko erabakia ez? Zer dela eta hartu duen bide hori? -Bueno pues ikusi dituelako emaitza onak eman dizkiola audientzia neurketan. Azken batean lehen esan dudana, telebistaren arrakasta lortzen da edo neurtzen da audientzia kontuetan. Zuk edozein plan egiten duzunean edozer egiteko bai gauza bat ikasteko, ikertzeko, produktu baterako edo etxe bat eraikitzeko, berdin dio, zuk ipintzen dituzu ordu batzuk. Egiten duzu lana eta gero neurtzen duzu aber, nire helburuak zein ziren eta nere emaitza zein izan da ezta? Orain kontua da zein dira ETBk bere buruari ipintzen dizkion helburuak? Eta zein dira betetzen dituenak. Eta orduan pues ETB jauzten da telebista pribatuen dinamika horretan, hau da, zenbat eta audientzia handiagoa orduan eta arrakasta handiagoa. Baina hori ez da horrela, osea arrakasta behar da ez audientziaren arabera neurtu baizik jarritako helburuen arabera neurtu. Orduan zuk irakurtzen baduzu EITB sortu zuen legea, hor planteatzen diren helburu orokorrak, eta ikusten baduzu orain helburuak neurtzeko erabiltzen diren parametroak, hau da audientziak, ez daukate zer ikusirik. Esate baterako, EITB sortu zuen legeak esaten du oso argi telebista egiteko oso kontutan hartu beharko dala panorama orokorra, hau da ze beste telebista dagoen eta orekatu. ETBk hori ez du egiten. Hemen telebistak daude bost sei zazpi gazteleraz eta euskaraz bakarra. Eta ETBk berak gaztelerazko beste kate bat dauka, hori ez da orekatzeko modua, osea bost badaude jadanik gazteleraz, zuk seigarren bat egingo duzu gazteleraz? Eta bat euskaraz? Horrekin zer orekatzen duzu? Egintzazu, egin itzazu bi euskeraz. Baina ez, helburuak doaz leku batetik eta emaitzak bestetik eta orduan ETBk deskubritu du hor bide bat audientziak gainditzeko eta audientzietan egia da azkeneko urteetan ondo doala. Baina, eta zer, zertarako nahi duzu audientzia? Orduan hori da nire ustez hori da arrazoia. Eta gero eta gehiago ikusten da, programazioa gero eta gehiago doa horretara. -Orduan bi helburu ikusi dizkiozu ez? Bai politikoa eta bai merkantzia...? -Bai bai, biak ere lotuta. Biak ere lotuta zeren audientzia lortzeak permititzen du erabilera politikoa. -Bueno eta bukatzeko, ia egoera hau aldatzeko zeozer proposatzen duzun edo alda daitekeela uste duzun? -Bai nik uste dut alda daitekeela, jakinda oso saila dela eh, hau da, telebista da bueno EITBk ez EITB orokorrean irratiak eta alde batera utzita, telebista kanal bi dira kanpora emititzen direnak, "kanal vasco" eta baina bueno bakarrik bertan emititzen direnera direnak ETB1 eta ETB2. Egunero errepikapenak eta kenduta imajinatu igotzen dituztela berrogei bat ordu, egunero. Ba hori egitea, eta hori goizetik gauera ezin da aldatu hori onartzen dut, gero, lehiatu behar dozu nahi ta nahi ez merkatu batean, zeren alperrikakoa izango litzateke oso telebista ona edukitzea baina inork ez ikustea. Orduan nik hori onartzen dut, oso zaila da aldatzea. Baina aldatzea, nik uste dut aldaketa hasi behar dela helburuetatik eta burutik, hau da argi eduki zer egin nahi duzun, hori izan dadila zerbitzu publikoa eta hortik abiatu. Eta hori argi edukita hasi ikusten zein diren aukerak. Zer gertatzen den, nire ustez gaur egun EITBn, EITBren buruan hori ez daukatela argi, osea beste gauza bat daukate buruan. Kontua ez da oso zaila dela beharko genukeen telebista egitea, kontua da beharko genukeen telebista definitzen ere zailtasunak dauzkagula edo ez dugula argi. Baina adibide bat ipiniko dizut, EITBko bilera batean egon nintzen eta han planteatzen ziren, irratiak eta telebistak bebai, telebista ETB1 ETB2, deitzen zieten negozio unitatea. Baina a ver, hau zerbitzu publiko bat da hau ez da enpresa bat. Hori ez da lantegi bat etekin ekonomiko bat ateratzen duena. Hori ez da negozio unitate bat, hori da zerbitzu publiko bat, hospital baten parekoa da, hospital bat. Klinika bat negozio unitatea da, klinika bat montatzen duzu dirua irabazteko, hori bada negozio unitate bat baina hospital bat ez da negozio unitate bat, nahiz eta klinika eta hospitala askotan bereizten zaila izaten dan norberarentzat, zuk ez dakizu klinika bat den hospitala den zu sendatzen zaituzte eta kitto. Baina helburuak erabat ezberdinak dira. Berdin eskola pribatua eskola publikoa, berdin. Ikusleak ez du zertan bereiztu publikoa eta pribatua, baina norberak bai. Orduan ezin da planteatu irrati bat, Euskadi Irratia, negozio unitate bat. Ez, ez da negozio unitate bat, zerbitzu publiko unitate bat da. Orduan nire ustez aldatu daiteke? Zuk galdetzen duzu, aldatu daiteke? Bai, aldatu daiteke, baina horretarako behar dana da argi eduki aldatu nahi duzula, eta nire ustez hortxe dago gaur egun oztoporik handiena. Osea ez dagoela argi aldatu nahi dela. Emaitza onak ematen ditu eta listo. -Eta esan duzu hasieran beste helburu batzuk zeudela ez? -Jakina, adibidez hartu ETBren historia, ETB sortzen da 82an uste dut, legeak sortzen du eta legeak berak esaten du "bueno, ETB sortzeko garaian kontuan hartu beharko da komunikabideen panorama zein den". Garai hartan zeuden gazteleraz telebista bi, Televisión Española bat eta bi. Eta sortzen da hirugarren telebista bat, ETB. Klaro, ikusirik telebista bi daudela gazteleraz, nola sortzen da ETB? Euskeraz. Ez da orekatzen ze ez dira gelditzen bi ta bi, baina bueno, bi ta bat. Bi ta bat. Pasatzen dira urte batzuk hiru lau urte pasatzen dira eta orduan jaurlaritzak erabakitzen du bigarren kate bat zabaltzea ETBn, eta nola zabaltzen du? Gazteleraz, hola. Kontxo ia, lehen bi ta bat zena bihurtu da hiru ta bat. Osea lehengo oreka baino txarragoa dago orain 86an ETB2 sortzen denean. Eta gero 89an sortzen dira kate pribatuak eta hor dauzkazu ETB1, eta gero ETB2, Espainiako lehena, bigarrena, Tele5 Antena3. Canal+ utziko dugu aparte, ordainekoa delako eta jende gutxik ikusten duelako. Orduan ia hor dauzkazu bost baten aurka. Orduan gero eta desorekatuago dago. Eta gero ia sortzen dira plataforma digitalak eta gainera dauzkazu ehun eta bat. Orduan hori da kontua, orduan zer egiten du ETBk hori orekatzeko? Ez du egiten, ETBk mantentzen duen eskema hori da orduan legeak berak esaten zuena saltatu egin du. Eta gero legeak berak aipatzen du behin eta berriz zerbitzu publikoarena, baina klaro zerbitzu publikoak gero programazio horretan zuk aipatu duzuna edo nik aipatu dudana, nun dago zerbitzu publikoa? -Zuk zer uste duzu, ikuslegoak eskatzen duena emititzen dutela kateek edo kateek botatzen digutena kontsumitzen dugula? -Gauza biak, gauza biak. Nik uste dut hori nahiko gauza dialektikoa dela, hau da, egia da telebistak saiatzen direla audientzia erakartzen eta orduan ikusten dute a ver jendeari zer gustatzen zaio pues hau pues taka. Hori egia da. Baina egia da ere gustuak ohiturak direla. Gustoak ohitu egiten zara gustu batekin edo produktu batekin edo telebista programa batekin. Orduan hori ere elikatu egiten da. -Ohitura hobeak sor litezkeela -Bai, zalantzarik gabe, zalantzarik gabe, zuk jendea ohitzen badozu salsa rosa ikusten azkenean jendeak hori eskatuko dio telebistari. Baina nik ez dut esaten goizetik gabera aldatu daitekeenik holan programazio guztia eta holan orain dana dokumentalak eta albistegiak. Ez, jendeak itzaliko luke telebista edo beste katea, ze hori jendeak telebista itzaliko balu, oso ondo, azkenean nork esaten du telebista ikustea ona dela? Igual txarra da, ez? Baina klaro zuk hori egiten baduzu danok pasatuko dira bestera. Orduan hori ere ezin da horrela egin. Ezin da planteatu. Baina bestea ere ez da, "ez, jendeak eskatzen du eta hori ematen diot". Bai, eta jendeari eskeini txokolatea erretzeko eta hartuko dizu, orduan eman gehiago, eta gero norbaitek eskeintzen badizu, eskatzen badizu jakoa eman jakoa, eman. Eta jendeak eskatzen badu ezdakit zer, afrikarrak eta danak itsasora botatzea, bota itzazu. Demokrazia, jendeak hori eskatzen du, ba benga, eman. Eta ez, zerbitzu publiko batek ezin du hori egin. Jendeak eskatu arren. Jendeak eskatu gauza asko eskatzen ditu. Baina eman ematen zaizkio batzuk bakarrik. Jendeak eskatzen de ere politikoek arazoak konpontzea eta ez dituzte konpontzen, jendeak eskatzen du politikoen soldatak jeistea, ez dira jeisten. Baina orduan zergaitik ordea esaten da "ez, jendeak eskatzen du". Bai jndeak eskatzen ditu gauza asko baina bat, jendeari ez zaio eman behar eskatzen duen guztia eta bi, jendeari eskatzen dituen gauza guztietatik ematen zaizkio batzuk. Interesatzen direnak. Besteak ez. Orduan nik uste dut dialektikoa dela, jendeak eskatzen du eta telebistak ematen du, baina hori ere hezi egiten da. -Bueno ba, badago ia -Oso ondo -Eskerrikasko