Imajinak arakatzeko sistemarik eraginkorrenaren bilaketa antzineko kontua da. Lehendabiziko saiakera serioa 1884an burutu zuen Paul Gottlieb Nipkow izeneko zientzialari germaniarrak, Nipkow diskoa asmatu zuenean.1923an, aldiz, Vladimir Kosma Zworykin-ek ikonoskopioa asmatu zuen, telebista modernorako urrats serio gisa hartzen dena. Hala ere, asmakizun hauek ez zuten gaur egun etxean daukagun aparailuarekin antza handirik. Azkenik, 1926an, John Logie Baird ikerlariak sistema elektrikoaren bidezko mugimenduzko irudiak emititzeko tresna asmatu zuen. Asmakizun hauek guztiak lehenbiziko emisioak lagundu eta bultzatu zituzten.