ONDORIOAK Irrati Libre euskaldun gehienak Gipuzkoan kokatzen dira. Euskal Herriko lurralde historiko euskaldunena dela kontutan izan behar da argudio honen aurrean. Bestalde, aipatzekoa da, Euskal Herriko lehen Irrati Librea Donostian sortu zela, jaiotza honek, beste hainbat irratiren sorkuntzan eragin zuelarik. Euskal Herrian dauden Irrati Libre gehienak, emititzen duten herrira mugatzen dira. Hau da, uhinak ez dira kokatzen diren herritik haratago hedatzen. Baina badago salbuespenik; Txolarre Irratia (Tolosaldean) eta Hala Bedi Irratia (Gasteiz eta inguruetan). Hedapen txikiaren arrazoia begi bistakoa da, Irrati Libreek eduki ohi duten diru eskasia hain zuzen ere. Irrati Libreek legez kanpoko emisioak egiten dituzte, baina gaur egun, ez da beraien aurkako neurri judizialik hartzen, beraz, irrati hauek ez dira ilegalak, alegalak baizik. 80.hamarkadan, hainbat irrati itxi bazituzten ere, presio sozialak eta nazioarteko erakunde desberdinen aldarrikapenek lagunduta, Irrati Libreen egoera egonkortu egin da ordutik hona. Irrati hauen antolamenduari dagokionez, alde batetik, langile finkoak eta bestetik, kolaboratzaileak daude. Lehenengoak, irratiaren sorreratik lanean dihardutenetariko batzuk izango dira eta besteak, herriko edozein taldeko ordezkari edo parte hartu nahi duen herritar soilak. Usualki, erabakiak asanbladan hartzen dira (bilkura irekia) eta hauek, talde eragileak (irratiko arduradunak) eramaten ditu aurrera. Finantzaketa aldetik, Irrati Libre gehienek ez dituzte dirulaguntza ofizialik jasotzen. Ekimen propioen bitartez jasoko dute dirua, hala nola, txozna, jaialdi, material salmenta eta zozketak izango dira beraien diru iturri nagusiak. Irratiaren izaerarekin bat datorren programazioa eskaintzen dute Irrati Libreek: saio musikalak, kontrainformatiboak, saio kulturalak eta antzerakoak. Esan beharra dago, gehien bat saio musikalak nagusitzen direla, honen zioa, programa mota hau burutzeko prestaketa erraza izan daiteke. Gizarte mugimenduko talde desberdinei (ekologistak, feministak...) ahotsa ematen die, honela hauen parte hartzea bultzatzen duelarik. Teknologiaren arloan, desberdintasun handiak daude Irrati Libreen artean. Batzuk, puntako teknologia dute eta besteek berriz, emititzeko beharrezkoak dituzten tresneria izango dute soilik. Teknologian geroz eta aurrerakuntza handiagoak egiten dira. Horietako bat Internet da. Irrati Libreak digitalizatzen hasi dira eta heuren txoko bat bezala hartu dute Internet askok. Etorkizunera begira, proiektu desberdinak proposatu izan dira Irrati Libreen ibilera erraztu eta gorpuzteko. Arrosa Irrati Ekoizpen Zentrua horietako proiektu bat izango da, non, Euskal Herriko Irrati Libreak batuko diren eta saio zein material ezberdinen trukaketa ahalbidetuko den. Honela, proiektuan parte hartzen duen irrati orok, zerbitzari bat izango du, eta honen bitartez aukeratu ahal izago du beste irrati batek eginiko saioren bat. Teknologiari esker, honelako proiektuek Irrati Libreen etorkizuna ziurtatzeko saiakeran jarraituko dute. Laburbilduz, Irrati Libreen izaera honetan datza: Hedabide erraldoien aurrean alternatiba bat dira, non kontrainformazioa, talde minorizatuak eta abarrek garrantzi berezia izango duten. Honekin batera, Euskal Herriko Irrati Libre gehienek, euskararen normalkuntzan egingo dute lan, bide batez, kultura propioa defendatuz.