ESPAINIAR IRRATIGINTZA Estatu espainiarrean Franko hil ondorengo hilabeteetan (1975-1976) hasi ziren emisio askearen aldeko borrokak , hauek lurraldetik kanpo kokatzen baitziren ordurarte eta gainera hauen bultzatzaileak borroka politikoaren aldekoak dira eta ez edierazteko emititzeko askatasuna lortzearen aldekoak. Lehenengo irrati askea Kataluniako Onda Lliure ( onda askea) izan zen, 1979ko apirilaren 4an hasi zen emititzen, 1978ko udan zehar emanaldi solte batzuk egin eta gero. Bartzelonar mugimendua Informazioaren Zientzietako ikasleen talde heterogeneo batetik sortzen da. Hauek komunikazio alternatiboan interesatu ziren, eta hasieran irratiaren lana medio bezala aldatu nahi dute, sistemaren aurka joanaz, baina ondoren zehatzagoa egingo da mugimenduaren helburua. "Onda askea" deituko diote lehen emisorari irrati libreen mugimendu bat eraikitzearen asmoa erakusten baitzuten eta ez emisora iraultzaile arrunt baten ideia. Honen sorreraren berri eman zuten artikulu ezberdinen eta Bartzelonako auzo ezberdinetan emandako hitzaldien bidez. Erantzuna nahiko azkarra izan zen, eta estatuko hainbat zonaldetatik jaso zituzten mezuak irrati berri honetaz interesatuz. Lehenengo emisio erregularra 1979ko apirilaren 4an eman zuten, nahiz eta liazko urtean bi proba egin. Demokraziaren aldeko mugimendu batean eta giro batean zabaldu zen, jendeak askatasun nahia baitzuen horrenbeste urtetan diktadura baten menpe egon ondoren. Hala ere, honen aurkako errepresioa gogorra izan zen, behin baino gehiagotan itxiarazi baitzuen gobernuak, hau modu ez juridikoan egiten zuten, hutsune legal bat baitzegoen frekuentzia modulatuaren erabileraren barnean . Honen ondorioz, gobernuak ezarririko itxiera hauek Legedi Exekutiboaren bidez egingo dira . Ezkerraldeko partidu politikoak izango dira adierazpen askatasunaren aldeko jarrera erakusten duen bakarrak Gobernuan, baina hauen jarrera ere nahiko pasiboa izango da . errepresio gogor honi aurre egiteko, honela Estatuko Irrati Libreen lehen bilkuran (1979ko ekainaren 4tik 7ra Bartzelonan), estatu guztiko kolektiboak bilduko dira eta kanpaina bat hasiko duteonden despenalizazioaren alde. Frekuentzien baldintzagabeko erregulazio bat eskatzen dute, eta garrantzi handiagoa ematen diote errentabilitate sozialari, ekonomikoaren aurrean. Eskatuz gainera, Irrati Libreek ezin izango dituztela irabazi ekonomikoak izan. Mugimendu hau zabaltzen joan zen hienean Irrati Emisora gehiago zabaltzen hasi zire, nahiz eta hauek "mugimendu" honetatik aldendu, eta Udal Irrati bezela identifikatu gerora, hauen aurkako errepresioa urriagoa izan delarik beti.