ALEMANIAR IRRATIGINTZA Aurretik saio batzuk izan baziren ere, 1920. hamarkadan hasi zen irratia Europa eta Ameriketan zabaltzen. Hasierako urte haietan, ia irrati guztiak pribatuak ziren, baina komunikabide hori hedatuz joan ahala, estatuak hasi ziren irratietan parte hartzen, iritzi publikoan zuten eragina kontrolatzeko. Irratien iharduera 1927an arautu zen Estatu Batuetan, lehenbiziko aldiz, lege baten bidez. Lege horrek ( Radio Act izenaz ezagutzen dena ), irrati enpresen askatasuna finkatzen zuen harren, uhin luzera eta emisioen hedadura mugatu zituen. Gero, nazioarteko hitzarmenak osatu ziren, interferentziak sahiesteko eta irratien arteko lankidetza arautzeko. Irrati askeen mugimendua Europan sortu zen 1970. hamarkadan, baina zenbait idazlek hau baino lehenago kokatu dituzte mugimenduaren aintzindariak. Hauen ustez, irrati askeen aurrekariak 1918-1919 urtealdiko Alemaniar erreboluzioan gertatu ziren, Kaiserren abdikazioa zela eta. Langileen eta Soldaduen Errepublika aldarrikatu zuten langileek, eta harreman-eta koordinazio-tresnatzat erabili zuten haririk gabeko telefonia. Berlineko Langile eta soldaduen kontseilurako beharrezko komunikabidea zen irratia, kontakturako eta koordinaziorako, batik bat , ezadostasunak sortu zirenetik hauen eta Gobernuko Delegaritzaren politikaren artean. 1918ko azaroaren laurako, Kiel-en zauritutako marinelek irratiko instalazioak okupatu zituzten. Eta azaroaren bederatzian, Berlineko erreboluzio egunean, hau da, Kaiserraren abdikazioa eman eta errepublika aldarrikatzean, langile eta soldadu iraultzaileek Reich-eko berrien zentru neuralgikoa hartu zuten, baita WTB berrien agentzia ofiziala. Lehenengo okupazioa "espartakistek" egin zuten eta hurrengoa Langileen eta Soldaduen kontsiluko Delegatuek (sozialdemokratak gehienak). Nahiz eta komunikabideek garrantzi handiegirik ez eman lehenengo okupazioari, WTBren kontrolak, komite exekutiboko deiak ofizialki zabaltzea suposatu eta ahalbidetu zuen lau astez. Baina honen ondoren arazoak etorri ziren eta 1920an emititzeko elkarte bat sortu zen : Eildienst für amtlichen und pribaten Handelsnachrichten ( Informazio komertzial ofizialen eta pribatuen larrialdiko zerbitzua ).Reich-eko gobernuak zuen partehartzerik handiena. Eildienst-ek Boltsako kotizapenak ahalbidetzen zituen eta artikulu garrantsitsuak ere bai. Helburu ekonomikoa zuen irrati zerbitzu honetan, berarekin bakarrik zeuden sintonian honen aparailu hartzaileak. Inflakzio garaian garrantzi handia zuen horrelako irrati batek ematen zuen informazioak Boltsaren inguruan, krisi eta espekulazioaren garaian baitzeuden. Behin ikusirik irratiaren negozioa bide honetik zihoala eta errentagarria zela, entretenimendurako irratigintza egiteko ideia plantzeatzen hasi ziren, distraitzeko eta erakusteko helburuarekin. 1924an Arbeiter-Radio Club Deutschland sortu zuten irratizaleek, kultura suspertzeko berrikuntza teknikoen trukea errazteko helburuz. Garai horretan Bertold Brecht idazlea ere konturatu zen irratiaren garrantziaz, eta entzuleen parte-hartzea aldarrikatu zuen, entzunaldi pasiboaren aurka, berak idatzitako irratiari buruzko teorian. Hortik gutxira, Barne Ministerioak irratiaren esplotazioan interesa erakutsi zuen, berriak zabaltzeko aparailu gisa. Helburu honekin berriro elkarte bat sortu zen, oraingoan estatuko azpiegiturekin bakarrik. Honela sorturiko Sozietate Anonimoak, "Buch und Presse" ( liburua eta prentsa ) Ministerioaren nahiak bete behar zituen, Reich-en ideiak, estatua eta errepublika bultzatuz. Honela sortu zen Weimar-eko estatuak kontrolatzen zuen irratigintzako organizazioa 1927an hamabi estatuetako ordezkarik Alemaniako Irrati Libreen Federazioak ondoren eskatuko zituzten baldintzak eta aldarrikapenak idatzi zituzten : 1. Erakinde iraultzaileek ere, irratia erabiltzeko duten eskubidearen aldeko borroka. 2. Irratigintzan dagoen monopolio kapitalistaren eta zentsuraren aurkako borroka. 3. Tarifen beherapenen, irrati errezeptoreen erabileraren eta onda motzeko emisorak eduki ahal ditzaten langileek eta bere erakundeek. 4. Irrati Katolikoen aurkako borroka, organizazio estatalaen bidez jarduten baitira. Neutraltasun politiko faltsuaren aurka eta bizitzari buruzko informazioa luzatu ahal izateko, eta baita estatu guztietako langileen borroka zabaldu ahal izateko irratiaren bidez. 5. Proletargoaren borroka ekonomiko eta politikoetan irratia erabiltzeko eskubidea 6. Mikrofonoen aurrean olerkilari, idazle, artista publizista…proletargoek hitz egiteko eskubidea. 7. Sozialismo Zientifikoaren egileei buruz ( Marx, Engels, Lenin )hitz egiteko erabili ahal izatea irratiak. 8. Langile klasearen mugimendu sindikalista internazionalaren inguruko azalpanak eman ahal izatea 9. Organizazio Antimilitaristen inguruko eta gertaera politikoei buruzko azalpenak eman ahal izatea. Bai alianta internazional baten organizazioaren bidez, proletargoarekin eta baztertutako talde eta koloniekin batera. 10. Sobietar Batasuneko eraketa sozialistaren inguruko azalpenak ematearen aldeko borroka. Alemaniar irrati libreez gain, beste irrati libre batek oso paper garrantzitsua jokatu zuen Algeriako independentzia-gerran, 1956-1962 urtealdian, La Voix de l'Algerie libre izenekoa, alegia. Kontzientzia antikolonialista sortzeko eta talde etnikoen arteko harremana errazteko funtzia bete zuen Front de Libération Nationale (FLN) sotutako emisora hark. Argelia Frantziaren menpeko kolonia bat zen garai haietan, eta 1945 baino lehenagoko irrati hartzaileen %95 europarrak ziren eta gainontzekoak Argeliako Burgesia garatuko parte ziren. Argeliarrak ez ziren ohitzen komunikabide berri honetara, hauek kolonizatzaileen gauza bezala ikusten zuten, aurreratuegia herri xehearentzat. 1945 baino lehen irratiak ugaritu ziren talde dominatzailean, informatzeko instrumentu tekniko gisa. Ikusten da, era berean irratia europar baztertuentzat erresistentzia bide bezala eta sozietate menderatuaren gaineko presio modu gisa erabiltzen zen.