ARGELIAR IRRATIGINTZA Argeliarren iraultza hastean, 1951-1952an Tunez-eko lehen altxamenduetan, Argeliar herriak informazio bideak zabaltzeko beharra ikusten dute. Urte hauetan, Marruekos-ek bere askatasun guda hasten du, eta 1954ko azaroaren lehenengo egunean Argelia Maghreb-eko Frente Antikolonialistari batuko zaio. Honela hasiko dira lehenengo irrati aparailuak lortzen eta honen inguruko ideiak aldatzen. Honela Argeliarrak konturatzen dira zerbait handia gertatzen ari dela beraien herrialdean. Lehenengo informazio iraultzailea prentsaren bidez zabaltzen zen , baina benetako aldaketa etortzen da 1956an Argelia Askeko Ahotsaren existentziari buruzko boletinak zabaltzen direnean. Ondaren luzapenak eta trasmisio orduak zehazten dira. Ez zekiten irrati emisora honen kokapena, baina Argelia guztira iristen zen Iraultzaren mezua. Hogei egun baino gutxiagoan amaitzen dira irrati-hartzaileak, bigarren eskuko merkatua ere agertzen delarik hauen inguruan. Urte honetatikaurrera, irrati aparailu bat edukitzea ez zen modernitate gehiegi edukitzea iada, normalizatu egin baitzen merkatu hau. Iada irratiarekiko zuten kontzeptua aldatuko dute, kehen etsaiaren tresna bezala identifikatzen baitzuten. Garrantzi handia izango du irratigintzak Argelian, estatu berriaren eraikuntzn lagunduko baitu