1. Kontrainformatzea, informazio ofizialari aurre egitea: emisora alternatibo bezala definitzen dira. Informazioaren kontzeptua erabili beharrean kontrainformazioarena erabiltzen dute, hauen helburua beste emandegietan eskeintzen ez dena zabaltzea baita. Beraz, informazio zein iritzi elternatiboen bozgorailua izateko funtzio hori oso garrantzitsutzat jotzen zutelako, Euskal Herriko Irrati Askeen Koordinadorak Tas-Tas kontrainformazio-agentzia sortu zuen 1986an. Informazio transformaketa arintzeko, informazioa eskeiniko zaie zuzenean kaleratzeko, komunikabide ofizialetan izkutatzen edo manipulatzen dena kaleratuz eta talde herrikoiek diotena zabalduz. 2. Subjektibotasuna eta zintzotasuna, objektibotasunaren mitoaren aurrean: Errelitatea hori dela kontuan hartuta, beste komunikabidetan agertzen ez diren iritzi eta subjektibitateak agertzea da irrati askeenfuntzio nagusia. Era berean kazetariaren zintzotasuna azpimarratzen dute informazioalantzeko orduan, sinesgarritasuna goraipatuz. 3. Kultura alternatiboaren suspertzea: kultura ofizialetik at dauden mugimenduek beren jardueren berri emateko aukera izateaz gain, beren adierazbidea aurkitu izan dute irrati askeetan. Kultura alternatibo horren adierazpen hedatuena musika da, gaztetxeetatik eta tabernatatik uhineratu ziren musika-talde asko, batez ere1980ko hamarkadan, musika-zirkuitu alternatiboak sortuz. 4. Mintzaira berria erabiltzea : hasieratik, islatu eso bideratu nahi zuten diskurtso berria adierazteko hizkuntza propioa eratu behar zutelakoan ziren irrati askeetako kideek. Hitzen garrantziarekiko sentiberatasuna nabaria da irrati alternatibo horietan, eta, horregatik, hitz eta esamolde sexistak, xenofoboak edota homofoboak baztertzen saiatzen dira. Honela. Talde gutxituek erabilitako hizkuntzak, musikak eta adierazpenak osatzen dute mintzaira berri hori. Honela, euskarari ere garrantzi handia eman diote euskal irrati libreek, hizkuntza gutxitua den bezala, hau erabili dute beraien lanerako. 5. Entzuleen parte-hartzea bultzatzea : mezuak, diskurtso berriak, entzulearengana heltzea zuen helburu zehatzetako bat. Beste hedabideetan bazterturik zegoen entzuleari hitza eskeintzea, beraz, oso garrantzitsua zen entzuleriarekin zubiak eratzea. Horregatik, programazioa horizontalean eratzen zen, eta ez goitik behera, entzuleen parte-hartzea bultzatuko dute irrati askeek. Horretaz gain, oso garrantzitsutzat jotzen duteentzuleen parte-hartze aktiboa, eta hizketatzaile guztien adierazpen-askatasuna ere bai. Halaber, herriko biztanleengandik hurbil dagoen komunikabidea izateko asmoa duenez, askotan irrati askeak irratigintzan aritzeko aukera ematen die zaleei edo ikasleei, horiek ere beren irratsaioak egin ditzaten. 6. Herri-taldeekiko elkarlana : herri ekimenekin edo herri-taldeekin lotuta jaio eta garatu dira. Beren helburuetariko bat talde horiei adierazbide bat ematea izan da, beste komunikabideetatiko bazterketaren aurrean, talde ugarik dutelarik bertan lekua. Herri mugimendu horiek beren mintzaira propioa garatzeko aukera dute komunikabide askeetan, diskurtso ofizialetik urrun, eta bitartekaririk gabe. Emisoren eta herri-gimenduen arteko loturak ezarri ditu irrati askeen arteko aniztasuna eta ezberdintasuna, kontzeptu beraren barruan kolektibo ezberdinek bultzaturiko iniziatibak biltzen baitziren. Hala nola, irrati aske batzuk une edo garai batean irauteko jaio dira, eso protesta baten inguruan, jarraitasunik nahi gabe; beste batzuk auzo edo herri baten interesei lotuta; badaude ere, kultura alternatiboaren euskarria edo adierazbidea izatea helburu zutenak, eta beraz, tendentzia batekin lotuta daude; edo hizkuntza minorizatuaren bozgorailu direnak. 7. Legez kanpoko emanaldiak : irrati askeek hasieratik uko egin zioten legalitatean emititzeko aukerari, eta aske eta mugarik gabe emititzeko eskubidea aldarrikatzen zuten. Legeztatzeak abantaila batzuk ekarri arren, zentsuraren atzaparrak sentiaraziko zizkiola azaltzen zuen Osina Irratiko ordezkariak. Eusko Jaurlaritzarekiko negoziazioetan, zenbait irrati askekdialeko tarte bateankokatzeko aukera eskatu zuten; horrela, baimena eskatu ez arren, bere egoera legala boterearen tolerantzian oinarrituko zen, hau da, inplizituki irratien existentzia ezagutu eta onartu egingo zuen gobernuak. Gaur egun, idatzita ez dagoen itun baten ondorioz, irrati askeak dialean kokatzen dira inori kalterik egin gabe, eta horren truke, ixteko mehatsu gabe. 8 Katerik gabeko finantzabidea : irrati askeek publizitate komertziala eta erakundeen diru-laguntzak errefusatu dituzte, autokudeaketa bilatzen dute, horretarako diru-iturri ezberdinak erabiliz (jaietako txosnak, kontzertuak, jaiak…). Honetaz gain, irrati batzuek udalen subentzioak ere jasotzen dituzte, udala herriarengandik hurbilen dagoen erakundea dela argudiatuz. Beste batzuek berriz, errefusatu egin dituzte, botere politikoa den aldetik, udalaren subentzioak emisoraren askatasuna mugatuko lukeela esanez. Publizitatearekin ere antzeko zerbait gertatu da, iragarki komertzialik ez onartzeko adostasuna zegoen arren, herri-taldeen, ekitaldi kultural minorizatuen edota beste hedabideetara heldu ezin duten jardueren, zerbitzuen edo produktuen publizitatea eskaintzea onartu dute emisora batzuek, horrek bere independentzia kolokan jartzen ez duelakoan.