Canal Plus Espaņa kate pribatua da, eremu estatalekoa. Kate hau kodifikaturik dago, hau da, ikusi ahal izateko abonatu eta ordaindu beharra dago. Bereziki erakargarria da zine eta kirolen inguruan eskaintza zabala duelako. Telesaila gehienak deskodifikaturik emititzen dira.