Jose Maria Garcia Jose Maria Garcia Perez, Madrilen jaio zen 1944. Urtean. 1963. Urtean hasi zuen bere karrera profesionala, Radio España-n, "Quien cantó las cuarenta" programako erreportari gisa. Aktibitate hau, bere kazetaritzako ikasketekin tartekatzen zuen, baina azkenean, ikasketa hauek ez zituen amaitu. Urte bete beranduago, bere lehenengoko lana aurkeztu zuen "Pueblo" aldizkarian eta geroago, Television Españolan, Pedro Ruiz-ekin batera, programa bat egin zuen. Jose Maria Garciak, bi komunikabideetan deitu zuen atentzioa, bere exklusiba eta estilo pertsonalarengatik. 1972. urtean, Cadena Ser-era sartu zen "Hora 25" programa aurkezteko eta honekin, lehen postua lortu zuen audientzi rankinean. Hemen, zentsura bat jasan zuen, Pio Cabanillas zen kultura ministroari buruz hitzegiteko debekua, hain zuzen ere. Horrela, kate hau utzi egin zuen. 1984. Urtean, ostera, bi hilabetetako zigorrera kondenatu zuen Madrileko Audientzi Probintzialak, "payaso" deitzeagatik lehen aipatutako ministroari. 1992anCoperekin sinatu zuen kontratua eta bere talde guztiarekin aldatu zen "Supergarcia" emisioa eta kirol programazio osoa zuzentzeko. Jose maria garciak publizitate eta audientzia rekord guztiak gaineratu ditu eta hainbat sari jaso ditu, nabarmentzekoa, "Ondas 1981".