EUSKARA EUSKAL IRRATIETAN Radio San Sebastian irratian, 1949. urtetik aurrera astero egingo dute baserritarrei eskeinitako saio bat. La voz de Guipúzcoan 1956tik aurrera eguneroko saio txiki bat egingo dira euskaraz. Baina Loiola irratia izango da, Euskara normaltasun osoz erabiliko duen irratia. Programa elebidunak egingo ditu eta beldur barik pasako dira hizkuntza batetik bestera. Kiroletan, elkar hizketetan entzungo dugu gure hizkuntza. Baina egoera honek 1964an porrot egingo du: dekretu berri batek murriztu egingo ditu uhin normaleko irratiak eta irrati euskaldunak muturik geratuko dira.