IRRATIA GAUR EGUN 80 hamarkadak F.Mren bilakaera izugarria ezagutuko du. Orain arte, Loiolaz aparte, irrati hauek musikalak ziren. Hemendik aurrera, Irrati kate konbentzionalak sortuko dira: Antena 3, radio 80, Euskadi Irratia, Radio euskadi, Radio Miramar, Onda Cero... Baita ere, irrati musikalak sortuko dira: Gasteizko 96 F.M, pop musikaduna eta Radio Nervion eta Radio Gorbea, musika herrikoia ipinten dutenak. Irrati piratak ere ezagutuko ditugu, batez ere Bilbo inguruan. Gasteizen, irrati libre eta alternatiba interesgarri bat jarriko dute martxan "Hala Bedi" izenez ezaguna dena 1984. Urtean sortua oraindik martxan dabilena. 1981. urteko otsailaren 23an Tejeroren kolpea bizi ian genuen eta irratiaren bidez segitu genuen. Radio Nacional, militarrez okupaturik zegoen bitartean, SER kateak puntualki informatzen zuen Madrilgo kongresuan gertatzen zena. Baita ere Herri Irratia antenan egon zen kolpearen berri emanez. Data hau geroztik, irratiak prestigio eta sinesgarritasun handia lortu zuen. 90. hamarkadako azken urtean tekonologiaren bilakaera izugarria emango da. Emisioak sateliten bidez zabalduko dira, ordenadoreak nagusituko dira estudioetan, D.A.B banda digitala sortuko da (Euskal herrian, radio Vitoria lehena izango da) eta irrati berriak sortzen ari dira bai banda berri horretan, bai interneten. Irratiaren etorkizuna hemen dugu. Egunero aldatzen ari da teknologia eta seguraski formatu berriak asmatuko dira laister.