Sistema digitala Sistema digitalean emititu behar den programa digitalizatu egin behar da. Irudi bakoitza 0 eta 1 ikur bezala bihurtzen dira, hau da, bakoitza pantailako argitasun edo kolore seinaleak direlarik. Eta beste ikur segida batek soinua ordezkatzen du baita 0 eta 1 ikurrak erabiliz. Horrela milioika zifra desberdin sortarazten direlarik baina digitalizazioak MPEG2 araua erabiltzen duenez eta konprimituta agertzen direnez, sistema guzti hau posible izatea sortarazten du. Analogikoan baino programa aukera handiagoa dago, eta kalitate hobea dago bai soinu zein irudiari dagokionez. Orain gutxi arte sistema hau kate hauetara abonatuak zirenak baino ezin zuten izan, baina orain lurreko sare digitalarekin, betiko sistema bezala, digitala izateko aukera dago.