NTSC (National Television System Committe) Kolorean sorturiko lehen telebista sistema da, Estatu Batuetan sortua 1953an. Sistema honetan oinarritzen dira koloreetako telebisten beste sistema guztiak. 525 linea bertikal ditu eta 60 kuadro segunduko. Irudiaren zabaleraren banda 4,5 MHz-koa da eta kanalarena 6MHz-koa. Y transmititzen du eta baita kolore diferentziak (R-Y), (B-Y). Bere koloreen frekuentziari dagokionez, 3,58 Mhz-koa da eta 4 kontrol erabiltzen ditu: Tint, Saturation, Contrast eta Brightness.