TELEBISTAREN HISTORIA LABURRA: Telebistaren garapenaren historia, funtsean irudiak esploratzeko gailu egokia bilatzearen historia izan dela esan daiteke. Lehenengoa Nipkow izeneko diskoa izan zen, 1884an Paul Gottlies Nipkow-ek asmaturikoa. Disko biribil eta laua zen, zulo txikiez osaturikoa. Orduan disko hau begi aurrean bueltak ematen hastean, zentrutik urrutien zegoen zuloak zerro bat ikuskatzen zuen irudiaren alde gorenean eta horrela behin eta berriz, irudi osoa ikuskatu arte. Hala ere, disko hau tamaina handiko irudiekin ez zuen funtzionatzen, ezta mugimenduaren abiadura handienekin ere. Irudiak hartzeko lehenengo gailu onak, ikonoskopioa (1923an Vladimir Kosma Zworykin-ek sorturikoa) eta irudien hodi zatitzailea (Philo Taylor Farnswort-ek sortua)izan ziren. Ondoren, 1926an John Logie Bair ingeniari eskoziarrak irudiak iluntzetik bereganatzeko sistema bat sortu zuen izpi ultragorrien bidez. Azkenik, telebista sistemak errealitate bihurtu zirela esan daiteke, I. Gerrate Mundialaren ondoren agerturiko hobi eta irratigintza transmizioaren aurrerapen eta zirkuitu elektronikoen agerpenarekin.